(download)
Ez dut ondo gogoratzen. Hamahiru urte izango nituen, agian hamalau, ez dakit. Garai hartan izeba Marijose Kanariar irletara joaten zen oporretara. Bueltakoan beti ekartzen zuen oparitxoren bat familiarentzat. Bidai horietako batean, Sony markako kasete erreproduzitzaile txiki batekin etorri zen bueltan. Zuloz betetako larru beltzezko estalki bat zuela gogoratzen dut. Hori eta irratia entzuteko aukerarik ez zuela.
Aita zen bakarra katxarro berri hartan musika entzuteko zintak erosten zituena. Rancherak besterik ez zituen erosten;
Javier Solis,
Pedro Infante... txikitatik ezagutu ditugu gure etxean. Tramankulutxo hark familiako kide guztien artean izan zuen arrakasta ikusirik, nire amak izebari aurrekoa baino hobeagoa zen beste bat ekartzeko eskatu zion, Kanarietatik bueltatzen zen hurrengo baterako.
Esan eta egin. Bigarren honek mila buelta ematen zizkion lehenengoari. Hura bai irrati-kasete elegantea! Honek irrati sintonizadorea zuen,
REC izeneko botoi gorri handi bat (irratiko abestiak kasetean grabatu ahal izateko), bozgorailu eder bi (albo bakoitzean bat) eta kasetearekin batera, aurrera egiten zuen kontagailu txiki bat (oso baliagarria gustukoak genituen abestietaraino aurrera eta atzera modu errazean egin ahal izateko). Sarean buelta batzuk egin ondoren, irrati-kasete hura
Sony CSF555 bat zela jakin dut. Hortxe irudia:
Zenbat denbora pasa nuen ni garai hartan nire lagun berri honen ondoan!! Etxean
Segura Irratia entzuten genuen. Eguerdietan, "Discos Dedicados" izeneko irratsaioa hasten zenean hantxe egoten nintzen, gustukoak nituen abestiak, orduko BASF zinta hori haietan grabatzen. Askotan, abestia amaitu aurretik esatariaren ahotsa sartzen zen: tira, bost axola, horrela geratzen grabatuta abestia. Eneee, a ze nahasketa xelebreak egiten nituen!!!
Irratsaio hartan bazegoen abesti bat asko gustatzen zitzaidana. Egunero botatzen zuten irratitik. Disko osoa erosi behar nuela erabaki nuen. Horrela, behar nuen dirua aurreztu nuenean, etxe ondoan genuen Sukia etxetresna elektrikoen dendara jaitsi nintzen. Hantxe, apal baten gainean, aurkitu nuen bila nenbilena:
The Alan Parsons Project-en "
Eye In The Sky" diska. Korrika batean atera nintzen dendatik. Etxeko eskailerak igotzen ari nintzela kendu nion kaseteari bere zelofana. Sukaldera joan eta bi aldiz pentsatu gabe, martxan ipini nuen irrati-kasetea. Ze urduritasuna! Kaxan akordeoi baten modura tolestatuta zetorren orria atera nuen eta hantxe hasi nintzen, ni bakarrik, abesti guztien hitzak kantatzen.
Izeba Marijoseren omenez ekarri dut gaur abesti hau txoko honetara. Eskerrik asko izeba!!
LYRICS:Don't think sorry's easily said
Don't try turning tables instead
You've taken lots of chances before
But I'm not gonna give anymore
Don't ask me, that's how it goes
'Cause part of me knows what you're thinkin'Don't say words you're gonna regret
Don't let the fire rush to your head
I've heard the accusation before
And I ain't gotta take any more
Believe me, the sun in your eyes
Made some of the lies worth believingI am the eye in the sky
Looking at you
I can read your mind
I am the maker of rules
Dealing with fools
I can cheat you blind
And I don't need to see any more
To know that
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)Don't leave false illusion behind
Don't cry I ain't changing my mind
So find another fool like before
'Cause I ain't gonna live anymore
Believing some of the lies
While all of the signs are deceivingI am the eye in the sky
Looking at you
I can read your mind
I am the maker of rules
Dealing with fools
I can cheat you blind
And I don't need to see any more
To know that
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)I am the eye in the sky
Looking at you
I can read your mind
I am the maker of rules
Dealing with fools
I can cheat you blind
And I don't need to see any more
To know that
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)
I can read your mind (looking at you)